Oñatiko udala

Udaltzaingo zerbitzua indartu eta luzatu egingo da, gaurtik urriaren 3ra arte

2023/09/28
Card image cap
5 udaltzain egongo dira eguneko txandetan eta zerbitzua goizaldeko 3:00ak arte beteko da

  Jaietan zaintza eta arreta zerbitzua indartu egingo du udaltzaingoak, azken urteetan bezala. Gaurtik urriaren 2ra arte, gaueko zaintza berezia beteko da, zerbitzua goizaldeko 3ak arte luzatuz. Bi udaltzain geratuko dira 21:30etatik aurrera, gaueko zerbitzu hori ematen. Gainera, eguneko txandak indartuko dira, eta 5 udaltzain egongo dira txandako.

  Jaietan kalean jende asko biltzen dela jakinik poltsekin, karterekin eta sakelako telefonoekin kontuz ibiltzeko gomendioa egin da udaltzaingotik. Lapurrek, jende pilaketak aprobetxatu ohi dituzte: kontzertuak, Herri eguna edota ikuskizun bereziak. Halakoetan, poltsak etxean utzi eta oso eskura dugun poltsikoren batetan kartera txiki bat eramatea aholkatzen da eta telefonoekin ere kontuz ibiltzeko.

  Eraso sexistei aurre egiteko zerbitzua ere indartu egin du Udalak aurten, eta telefono bidezko arreta, aurrez aurreko puntua jarrita osatu du,

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!