Oñatiko udala

Udaletxeko argiteria LED teknologiara aldatuko da

2024/07/12
Card image cap
Energia-eraginkortasunera hobetzeko lanok datorren astean egitea aurreikusten da

  Udalak orain bi urte aurkeztu zuen Energia Planaren baitan 8 esku-hartze konkretu zehaztu ziren; horietako bat eraikin publikoetan energia aurrezteko ekintzak gauzatzea zen. Udal eraikinen auditoretza energetikoak egin dira eta  energia-eraginkortasuna hobetzeko tokian tokiko neurri proposatu dira. Udaletxean, argiteria aldatuko da eta LED teknologiadun luminariak jarriko dira.

  Udaletxeko hiru solairu eta ganbaran 66 argi puntu daude, guztira. Bina fluoreszente tutu daude bakoitzean eta guztiak LED teknologiara aldatuko dira. Hiru aurrekontu eskatu ziren eta ARGI elektrizitateak aurkeztutakoa onetsi da, material hornikuntza eta instalazioa barne hartuz eskaintza osatuena zelako. Lanak, 4.400 eurotan egitea aurreikusten da. Udaletxeko argiteria LED teknologiara aldatzeko lanok uztaila amaitu aurretik egin nahi dira. Guztira, 66 argi puntuetako instalazioa egokitu beharko da eta ondoren 132 argi tutu jarriko dira. 

  Udaletxean bezala, beste udal eraikin batzuetan ere argiteria egokitzeko lanak egingo dira, poliki-poliki. Halako hurrengo lana, musika eskolan egin daitekeela aurreratu digu klima eta energia trantsizio udal teknikariak baina, aurrez, dagokion txostena prestatu beharko dela zehaztu digu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!