Oñatiko udala

Udalen finantzaketarako Foru Fondoen 2013ko likidazioaren berri jasotzearen zain daude udal arduradunak.

2014/02/17
Card image cap
Mikel Biain Donostian da Aldun Nagusia eta ogasuneko diputatua Gipuzkoako alkateekin egin ari diren bileran parte hartzen.

  Eguerdiko 12etan Diputazioko Jauregian hasi den batzarrean azaldu behar zitzaien alkateei iazko foru fondoen likidazioa zertan den eta bereziki, udal bakoitzak zenbat diru bueltatu beharko duen. Horixe baita prebisioa. Beste urte batez, udalek dirua itzuli beharko diotela foru aldundiari. Itzuli bai baina zenbat itzuli beharko den da une honetako interesa.

  Izan ere, pasa den urrian egin zen aurre likidazioan jada, udalek, urte hasieran agindu baino kasik 9 milioi euro gutxiago jaso beharko luketela esan zen. Oñatira etorrita, hasieran agindutakoa baino 132 mila euro gutxiago dagokiola esanahi du horrek. Aurre likidazio horretan dena den, gora beherak egon daitezke eta ondorioz, eguerdian Donostian hasi den bileran, likidazio erreala zenbatekoa den jakinaraziko zaie alkateei.

  Bileran, pasa den astean Finantzen Kontseiluan adostutakoaren berri ere emango zaie alkateei. Gogoratu, Finantza Publikoen Euskal Kontseiluak herrialdeen arteko desorekak murrizteko erabakia hartu zuela pasa den astean. Horrek eragin zuzena izango du Gipuzkoako Aldundiaren eta Udalen kontuetan.

  Izan ere, balantzeen eguneratzea Ekarpen Legearen arabera huts hutsean egin balitz Gipuzkoak 21milioi euroko kaltea izango luke. Baina hiru aldundiek eta Jaurlaritzak adostu zuten formularen arabera, kaltea txikiagoa izango da eta 21 milioitik 7 milioi eurora jaitsiko da Gipuzkoaren kasuan. Horrek, esan bezala, eragina izango du Udalek, Diputazioarekin egingo duten Foru Funtsaren likidazioan.

  Kopuru orokor zehatzak eta Oñatiri dagozkionak biharko albistegian azaldu ahal izango ditugu.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!