Udaleku irekietan, Arte udalekuetan eta Uda kanpainan begirale izateko aurkeztutakoen onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira
Behin behineko zerrendak dira argitaratu berri direnak. Eta ondorioz, osatu edo zuzentzea eskatu dezakete hautaketa prozesutik baztertuta geratu direnek. Datorren ostiralean, apirilaren 28an amaituko da erreklamazioetarako epea. Aldi berean, euskara froga egiteko eguna jakinarazten da, euskara maila agiri bidez egiaztatu ez dutenei zuzenduta.
Eskaera gehien, ohikoa denez, udaleku irekietan begirale izateko jaso dira: 158, hain zuzen ere. Horietatik 131 onartu dira eta 27 baztertu. Eskaerak atzera botatzearen arrazoia deialdian betebehar gisa eskatu zen titulu akademikoa eskaeran ez jartzea izan da.
Uda kirol kanpainarako begirale izateko, berriz, 43 hautagai aurkeztu dira baina gehienek, 28k, ez dute eskatzen zen titulaziorik. Horiekin lan poltsa sortuko da, hautagai titulatu nahikorik ez badago hutsik dauden begirale plazak bete ditzaten. Dena den, lan poltsan sartuko liratekeen 28 hautagai horietatik 7ren eskaerak onartu dira, oraingoz, besteek eskaera osatu gabe aurkeztu baitzuten. Kirol kanpainan begirale gisa jarduteko eskatutako titulazio akademikoa duten 15 hautagaietatik 4 berriz, behin behinean baztertu egin dira, hauek ere, bat, epez kanpo aurkezteagatik, eta beste hirurek eskaera guztiz ez betetzeagatik.
Azkenik, Arte udalekuetako begirale izateko 10 hautagai aurkeztu dira eta bi prozesutik baztertu dira, eskaera osatzeko dutelako.
Udako aisialdi ekintza horietan begirale izateko prozesutik behin behinean baztertuta dauden 54 lagunek astebeteko epea dute, apirilaren 28ra arteko epea dute, dokumentazioa osatu edo erreklamazioak aurkezteko.
Bestalde, euskara maila agiri bidez egiaztatu ez duten hautagaiek, maiatzaren 2an izango dute hartarako froga. Deialdi bateratua egin da eta Gaztelekuan izango da arratsaldeko 15:00etan, nahiz eta, eskatzen den maila ezberdina den bete beharreko lanaren arabera. B2 maila kasu batzuetan eta C1 beste batzuetan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!