Oñatiko udala

Udaleku irekietako 14 begiralegaik euskara froga egin beharko dute maiatzaren 2an

2024/04/25
Card image cap
Eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatu ez duten hautagaiak dira

  B2 maila eskatu zuen udalak udaleku irekietan begirale izateko. Hautagai gehienek agiri bidez egiaztatu zuten. 14k, ordea, ez zuten agiririk aurkeztu eta, ondorioz, euskara froga egin beharko dute, maiatzaren 2an izango da, Gaztelekuan. Bi deialdi zehaztu dira, 9:30etan lehena eta 14:30etan bigarrena. Hautagaiek nortasun agiria eta boligrafo urdina edo beltza eraman beharko dute.

  Aurkezten ez diren hautagaiak, edo froga gainditzen ez dutenak, automatikoki onartuen zerrendatik kanpo utziko dira. 130 hautagai onartu ziren udaleku irekietako begirale izateko hautaketa prozesura baina 14k euskara froga egin eta gainditu beharko dute, datorren astean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!