Udaleko funts historikoko hainbat agiri deskribatzeko zerbitzua kontratatu da
Udalaren funts historikoan 10.630 erreferentzia daude. 1986an automatizatu zen funts historikoaren deskribapena eta agiri gehienak klasifikatuta daude baina badira deskribatu gabeko dokumentu batzuk. Edo, deskribatuta egonagatik oso azaleko informazioz jasota daudenak, garaiko eskribauaren izena eta protocolo izenburu orokorraz sailkatuta daudenak. Agiri horiek zein gai edo pertsonari dagozkion ez dago jakiterik.
Udal artxiboaren helburua bikoitza da, udalaren funtsa ahalik eta modurik egokienean gordetzea eta informazioa interesa izan dezaketen herritar eta ikertzaileen eskura jartzea. Horretarako, zein informazio duen zehaztea oinarrizkoa da. Sailkatu gabeko dokumentuen kutxetan zer gordetzen den deskribatzea beraz, ezinbestekoa da. Baina edonork ezin du egin, XVI eta XVII. mendeko dokumentuak direlako eta garai horretako agirien ezaugarriak eta letra motak lana zailtzen duelako. Horregatik enpresa espezializatu baten zerbitzua kontratatzea erabaki da.
Ereiten kultur zerbitzuak enpresara jo da eta 105 orduko lana egitea eskatu zaio. Hainbat tekniko aritu dira bizpahiru astez udaleko funts historikoko klasifikatu gabeko agiriak deskribatzen. Kontratuak 3.800 euroko aurrekontua izan du. Baina lana ez da amaitu eta hurrengo urteetan osatzen joatea da asmoa.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!