Udalak, alokairura atera dituen hiru etxebizitza sozialetako bat hartzeko eskaera egin dutenen onartu eta baztertuen zerrenda eta puntuazioa argitaratu dira
Zubillaga auzoko 38, lehenengo ezkerra eta Olabarrieta 28, lehenengo eskuma eta ezkerra dira Udalak alokairura atera dituenak. Horietakoren bat alokatu asmoz, bost eskaera jaso ziren baina lau bakarrik onartu dira, bosgarrenak ez baitu diru sarreren baldintza betetzen. Hori, behin behineko zerrendan jaso dena. Hala ere, 15 eguneko epea dago erreklamazioak egiteko, eta beraz, aldaketak egon daitezke.
Udaletxeko iragarki taulan eta web atarian argitaratu zen alkate dekretuan, onartutako eskaerak baloratuta, bakoitzak duen puntuazioa ere ikus daiteke. Puntuazio horretan, eskatzaileen gizarte egoera, lan gaitasuna, egoera ekonomikoa eta egungo etxebizitzaren egoera baloratu dira. Egin den puntuazio honekiko alegazioren bat aurkeztu nahi duenak ere, 15 eguneko epea du, hau da, uztailaren 22ra arteko epea du.
Udalak, Zubillaga eta Olabarrieta auzoetan alokairura atera dituen hiru etxebizitza horien izaera soziala da. Horregatik, diru sarrera urriak eta etxe premia duenari alokatzea da helburua.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!