Udalak, osasun arloan diharduten bi talderi diru laguntza ematea erabaki du
Odol Emaileen elkarteko Oñatiko taldeari 1.000 euro emango zaizkio herrian egiten duen lanarekin jarraitu dezan. Oñatiko taldeak, gurean urtean zehar izaten diren 10 odol ateraldiak antolatzen ditu. Lekua prestatzeaz arduratzen da, odol emaileei eskaintzen zaizkien jaki eta edariak gertatzen dituzte eta bestelako lanetan laguntzen dute.
Odola eman ondoren eskaintzen diren pintxo eta edariek gastua izaten dute eta horri aurre egiteko izango da udalak emandako diru laguntza. Aipatu behar da dena den, herriko zenbait dendek produktuak doan oparitzen dituztela odol emateak daudenean.
Parrokiako Osasun Pastoralak ere udalaren diru laguntza jasoko du, 1.425 euro, kasu honetan. Parrokiako Osasun Pastoralak, herriko gaixoei zuzenduta hainbat ekintza antolatzen ditu urtean zehar. Hauek ere, gastu batzuk egiten dituzte eta horiek arintzera bideratzen da udalaren diru laguntza.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!