Oñatiko udala

Udalak martxan dituen hautaketa prozesu ezberdinen azterketa emaitzak argitaratu dira

2024/07/19
Card image cap
Kale garbiketako pioi eta pioi gidari plazetarako eta Berdintasun teknikari lan-poltsa eratzeko azterketen emaitzak kaleratu dira

  Azterketa astea da hau, Udalak kale garbiketa zerbitzuan bete asmo dituen lau plazetan eta eratuko den Berdintasun teknikari lan-poltsaren inguruan. Egin diren azterketen behin behineko emaitzak argitaratu ziren atzo eta erreklamazioetarako 5 eguneko epea ireki da gaur, uztailaren 26ra arte.

  Asteazkenean Berdintasun teknikarien lan poltsa eratzeko azterketa teoriko eta praktikoak egin ziren eta bi proben emaitzak udaleko web atarian ikusgai daude jada. Azterketa teorikora 10 lagun aurkeztu ziren baina eskatutako gutxieneko puntuazioa lauk bakarrik lortu zuten eta lau horiek izan ziren ondorengo azterketa praktikoa egin ahal izan zutenak. Laurek, azterketa praktikoa gainditu dute. Bateko zein besteko behin behineko emaitza horiekiko erreklamazioak aurkezteko bost egun baliodun zehaztu dira, uztailaren 26an amaitzen da epea.

  Atzo, berriz, kale garbiketako hiru pioi plaza betetzeko azterketa praktikoa egin zuten, aurreko proba teorikoa gainditu zuten 7 hautagaik eta kaleratu diren behin behineko emaitzen arabera, zazpiek aprobatu egin dute. kasu honetan ere uztailaren 26ra arteko epea dago erreklamazioak aurkezteko.

  Eta gaur goizean azterketa praktikoa izan dute, bestalde, kale garbiketako pioi gidari plazara aurkeztu eta aurreko proba gainditu zuten bi hautagaiek. Emaitzak argitaratu berri dira udaleko web atarian. Erreklamazioetarako epea uztailaren 29an amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!