Oñatiko udala

Udalak, lorezaintza zerbitzua eta Txaloka ludotekaren kontratua urte amaierara arte luzatzea erabaki du.

2013/06/18
Bitartean, esleipen berrietarako deialdiak egin eta osatuko dira.

  Oñatiko berdegune eta parkeen mantentze lanak Lorelan kooperatibak betetzen ditu. Kasu honetan esan behar da, gobernu taldeak onartu berri duen kontratu luzapena, dagoeneko bigarrena dela. Izan ere, Udalak,  LORELANekin 2003an sinatua zuen zerbitzu kontratua, iazko abenduaren 31an bete baitzen. Urtarrilean jada, 6 hilabeteko luzapena onartu zen, zerbitzua lehiaketa publikora ateratzeko oinarriak prestatzeko asmoz. Oinarri horiek oraindik ez dira guztiz finkatu eta ondorioz, esan bezala, udalak Lorelan kooperatibarekin duen kontratua beste sei hilabetez luzatzea erabaki da. Bigarren kontratu luzapen hau, abenduaren 31an amaituko da.

  Txaloka ludoteka zerbitzua eskaintzeko AHK kooperatibarekin duen kontratua ere luzatzea erabaki du udal gobernu taldeak. Eta kasu honetan ere bigarren kontratu luzapena dela esan behar dugu, bi aldeek 2008an sinatu zuten kontratua 2012ko ekainaren 30ean bete baitzen. Kontratu idatzi horretan jada beste bi urtez luzatzeko aukera aurre ikusten zen eta hori gauzatuz, urtebetez luzatu zen iaz. Orain, urte akaberara arte berriro luzatzea erabaki da, lorezaintza zerbitzuarekin egin asmo den bezala, Txaloka ludoteka zerbitzuarekin ere, lizitaziora ateratzeko oinarriak gertatu bitartean.

Iturria: Oñati irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!