Oñatiko udala

Udala eta ELTZIA elkarte soziokulturalaren artean lankidetza hitzarmena onartu da 2024rako

2024/01/24
Card image cap
Iaz martxan jarritako dinamikari jarraipena emango zaio

  Eltzia, herri-sormenaren etxea elkarte soziokulturalarekin lankidetza hitzarmena beste lau urtez luzatzeko erabakia aho batez onartu zen pasa den apirileko Osoko Bilkuran baina iazko lehen hitzarmenak, sei hilabeteko iraunaldia izan zuen. Orain, 2024ko urte osoa hartuko duen lankidetza hitzarmena izenpetzea onartu da.

  Eltzia egitasmoa bizirik mantentzea, eltzekideen parte-hartzea eta inplikazioa sustatzea, komunitatea sortu eta eltzekideek beraien artean elkar ezagutu eta Eltzia egitasmoa ezagutzera ematea dira aurtengo helburuak. Horretarako, iaz abiatutako ekintzekin jarraituko da: Topa-gunean, eltzekideen artean sortutako lantaldeek aurrera emango dituzten ekintzak egingo dira, hilabeteko maiztasunez, Eltzia eguna ospatuko da eta komunikazio arloari loturiko hainbat ekintza egingo dira, barrura zein kanpora begira. Helburu eta ekintza horiek garatzeko iaz sortu, eta bete ziren figurei jarraipena emango zaie, dinamizatzailea , batetik eta komunikazio arduraduna, bestetik.

  Udala eta Eltzia elkartearen arteko 2024ko lankidetza hitzarmenak, 35.000 euroko dirulaguntza izendun zuzena ere jasotzen du bere baitan. Bi lerrotan banatzen da laguntza hori: 4.500 euro garbiketa, mantentze eta zeharkako gastuetarako eta 30.450 euro, aurtengo proiektuaren baitan proposatzen de ekintza planeko jardueretarako. Abenduaren 31a baino gastuen kontu zuriketa aurkeztu beharko da.

  Aipatu hitzarmenean koordinazio eta jarraipenerako mahai teknikoa sortzea ere aurreikusten da, urtean, gutxienez, hiru alditan batuko dena: orain, egitasmoa abiatzerakoan, ekaina inguruan, dirulaguntzaren bigarren ordainketa egin aurretik eta urte akaberan. Bi aldeetako batek premia ikusten duenean ere mahaia biltzeko eskaera egin dezake.

  Iaz martxan jarritako dinamikari jarraipena ematea da Udala eta Eltzia elkarte soziokulturalaren arteko hitzarmena izenpetzearen xedea, eta jarraipen horretan urrats berria emango da komunikazio arloan. Eltzekideen arteko eta kanpora begirako egoeraren diagnostikoa egin zen iaz eta komunikazian bereziki eragin behar dela ondorioztatu zen. Hala, hitzarmenaren kapitulu bat gorde da egitasmoaren sozializazio eta zabalkunderako. Eltziako talde eta elkarteei begira, bide ezberdinak jorratuko dira egitasmoa sozializatzeko eta kanpora begira herri mailako informazioa lantzen duten hedabideekin elkarlana proposatzen da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!