Udal zerga eta tasen erreziboak SEPA deritzon formatu berrira egokitu dira.
SEPA, Europar Batasuneko aurrezki kutxa eta banketxeetan indarrean den errezibo formatu berria da. Hala, ordainketa entitate finantzeroen bitartez helbideratuta duten erakundeek ere, formatu berri horretara egokitu behar izan dute, tartean udalak.
Aurrerantzean, udal zerga eta tasen ordainketa helbideratu edo domiziliatuta duten herritarrek, erreziboa SEPA deritzon formatu horretan jasoko dute. Diferentzia nagusia, erreziboan agertzen den informazioa mugatua dela, gehienez, 140 karakteretan agertu baitaiteke.
Kutxa edo banketxetik jasoko den ordainagiriak, honako informazioa azalduko du: zein zerga motari dagokion, urtea, errezibo zenbakia, kontzeptu tributaria edo helbide tributaria eta informazio gehigarria behar izanez gero, zein web ataritan topatuko den.
Etxean jasoko dugun banketxeko ordainagirian agertzen denez, http://dokumentuak.gipuzkoa.net atarian eskuratu ahal izango dugu informazio osagarri hori.
Ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkion erreziboak izango dira SEPA formatuan jasoko ditugun lehenengo udal erreziboak. Aipagarria da dena den, hirilur edo urbanari dagokion zerga-erreziboaren kasuan ez dela aipatu dugun web orrialdearen erreferentziarik azalduko, ez baitago horretarako lekurik. Erreziboan ez da web orria aipatuko baina bertara joanda, hirilurretan dauden ondasunen higiezinen gaineko informazio osagarria bai topatuko dugu. Horretarako bankuko erreferentzia eta agiriaren kodea, ordainagirian agertuko da.
Arazoren bat duenak, udal bulegoetan galdetu dezake.
Iturria: Oñati irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!