Oñatiko udala

Udal hauteskundeetarako EH Bilduren zerrendan egungo gobernu taldeko 5 kide eta beste 15 hautagai berri daude

2023/04/03
Card image cap
Talde bikaina, konprometitua eta langilea osatu dutela adierazi du Izaro Elorza alkategaiak

  Larunbat eguerdian aurkeztu zuen EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundetarako zerrenda; egun udal gobernu taldea osatzen duten 5 kide zerrendako lehen 8 postutan mantentzen dira, gainontzeko 15 hautagaiak berriak dira. Esperientzia eta freskotasuna uztartzen duen taldea dela adierazi zuen Izaro Elorza alkategaiak aurkezpen ekitaldian. Talde bikaina, konprometitua eta langilea dela azpimarratu zuen.

  Izaro Elorza Arregi buru den zerrendako hautagaiak hauek dira: Xabier Igartua Loidi, Lierni Altube Moiua, Anik Zubizarreta Arturo, Iñigo Ruiz Barron, Iñaki Olalde Altzelai, Saioa Arkonada Perez, Iker Oñate Aiastui, Asier Lauzurika Arrondo, Ekhiñe Mendi Altube, Idoia Aierbe Lizarralde, Jesus Aranburu Arregi, Juanje Anduaga Madinazkoitia, Haizea Agirre Barrena, Rosa Igartua Urkia, Heddu Said Nafee, Arkaitz Bengoa Hernandez, Marilo Unzurrunzaga Posada, Amaia Goitia Arenaza eta Jesus Mari Aranburu Raymond.

  Lan esparru ezberdinetan diharduten herritarrek osatzen dute EH Bilduren hautagai zerrenda eta horretan jarri zuen azpimarra alkategaiak larunbateko aurkezpenean, herritarrentzat eta herritarrekin jarduten direla adieraziz, hori da EH Bilduren eredua eta gobernatzeko era propioa esan zuen.

  Amaitzear dagoen legealdian gauzatu diren edo martxan jarri diren proiektu batzuk zerrendatu zituen: Zubikoa kiroldegia, natur eskola, Araozko ostatua, esperientzien gelak, haur parkeen diagnostikoa, ONARO , energia plana, Emakumien Etxia, nagusien mahaia, herriko komertzioak bultzatzeko bonu sistema, parte-hartze aratuegia, ekintza komunitarioa eta landa garapenerako inbertsioak aipatu zituen, besteak beste. Martxan edo lanketa prozesuan daudenak burutzeko lanean jarraitzeko prest dagoela adierazi zuen Izaro Elorzak. Atzealdean jazarrita zituen hautagai-lagunengana zuzenduta, lan talde sendoa aurkezten dutela esan zuen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!