Oñatiko udala

Udal eraikinetako telefono zerbitzuan arazoak daude atzotik

2023/02/02
Card image cap
Deiak desbideratzeko sistemak aktibatzen ari dira

  Udaletxera eta udaltzaingora egindako telefono deiak hartzeko behin behineko sistema aktibatu da goizeko lehen ordutan. 943 780 411 zenbakira deituta udaletxeko HAZ zerbitzuarekin harremanetan jarri daiteke eta 943 081 000 zenbakira deituta udaltzaingoarekin. Deiak jasotzen dira baina ezin dira udal departamendu edo bulegoetara pasa. Udal langileekin ezin da zuzenean berba egin baina HAZ bulegoan jakinarazitako oharrak edo mezuak helarazten zaizkie. Udal eraikinetako posta elektroniko zerbitzua erabilgarri dago.

  Udaletxeko eta udaltzaingoko telefono bidezko komunikazioa behin behinean konponduta, beste udal zerbitzuetako deiak desbideratzeko sistemak aktibatzen ari dira; Zubikoa kiroldegia, Ongizate zerbitzuak, Kultur Etxea, Gaztelekua eta Euskaltegiko zerbitzuen telefono komunikazioa desbideratzen saiatzen ari dira. Baina hori Euskaltelko teknikoak egiten ari dira, arazoa, konpainiarena baita.

  Argitu ez diren arrazoiengatik udaletxeko telefonia sarea matxuratu egin zen atzo goizean, udal eraikin gehienetan deiak jaso edo kanpora egiteko aukera etenaz. Arazoaren jatorria Euskaltel konpainia hornitzailean dagoela ikusi zen eta konpontzeko ahaleginetan ari dira. Baina bitartean, eta gutxieneko zerbitzua ziurtatze aldera, deiak desbideratzeko sistemak aktibatzen ari dira, udal zerbitzu bakoitzak duen zenbaki finkoa erabiliz. Hau da, 010 doako zerbitzua etenik dago baina 943 780 411 (udaletxea) edo 943 081 000 (udaltzaingoa) zenbakiak aktibatu dira. Datozen orduetan gainontzeko udal zerbitzuetako deiak desbideratzeko sistemak aktibatzea aurreikusten da. Hauek dira erabilgarri izango diren telefono zenbakiak: Zubikoa kiroldegia (943 716 375), Ongizate zerbitzuak (943 037 700), Kultur Etxea (943 780 353), Gaztelekua (943 716 094) eta Euskaltegia (943 782 496). 

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!