Oñatiko udala

Udal brigadako pioi gidari plazetarako azterketaldia osatu da

2024/02/26
Card image cap
Prozesuan aurrera egin duten hautagaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu behar dituzte

  Otsailaren 15ean egin zen azterketa praktikoa brigadako bi pioi gidari plaza betetzeko. Hiru hautagai aurkeztu ziren eta bik gainditu zuten. Emaitzak berehalakoan argitaratu ziren eta erreklamazioetarako epea ireki zen, otsailaren 29ra arte. Era berean, azterketaldia amaitutzat eman zen, froga teoriko eta praktikoa gainditu duten hautagaiek eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatu dutelako. Udal brigadako bi pioi gidari plazak oposizio-lehiaketa bidez beteko direnez, merezimenduei dagozkien egiaztagiriak aurkezteko epea ireki da, lehiaketa faseko balorazioa egin ahal izateko. Osteguna, otsailaren 29a da merituen agiriak presentatzeko azken eguna.

  Ostegunean egingo da, bestalde, kale garbiketako pioi plaza betetzeko azterketa praktikoa. Teorikoa gainditu zuten zortzi hautagaiak aurkeztu daitezke. Hitzordua, otsailaren 29an, 9:00etan, Berezao 9an dauden udal lokaletan egin da. Arropa erosoarekin joatea gomendatzen da. Azterketak bi zati izango dituela ere zehaztu da deialdian.

  Enplegua egonkortzeko prozesuaren baitan eta oposizio-lehiaketa sistemaz beteko diren plazen harira martxan den hirugarrena, brigadako pioi plazarena da. Kasu honetan aurreratu egin da azterketa praktikorako ordua. Martxoaren 14an egingo da, aurrez iragarri bezala, baina 8:30etan hasiko da, Eltzian. 7 hautagaik dute froga praktiko honetara aurkezteko aukera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!