Oñatiko udala

Kamioia salgai jarri du Udalak

2024/04/19
Card image cap
40.000 euroko oinarrizko prezioa jarri da eta gorantz egindako eskaintza hoberenari esleituko zaio

  Enkantea baita Udalak deitu duena eta eskaintza ekonomikoa izango da esleipenerako irizpide nagusi eta bakarra. Ibilgailu berri bat erosi da udal brigadarentzat eta, ondorioz, orain arte erabili dena salgai jarri da.

  Mercedes Benz 4X4 trakzionatutako kamioia, 1833 A eredu edo modelokoa da udalak salgai jarri duena, iraulki edo bolketedun kamioia da. Erabilera onean dago, 12 urte dituen arren, 7.700 orduko zerbitzua eta 58.411 km baititu. Baldintza horietan egokia izan daiteke, partikular, enpresa edo beste administrazio baten beharretarako. Dagokion azterketa teknikoa berriki pasa du gainera, otsailaren 1ean, hain zuzen.

  Proposamenak egiteko epea zabaldik dago, maiatzaren 15era arte. Eskaintzak, udaletxean, HAZ bulegoan, aurrez aurre aurkeztu daitezke edo elektronikoki, udalaren kontratatzailearen profilean sartuta.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!