Udaberriko kanpainaren sari banaketa egingo du gaur Txanda elkarteak
Maiatzaren 20tik ekainaren 12ra luzatu da Oñatiko erosketa-pasia promozio kanpaina berria. Herriko bost denda ezberdinetako zigiluz jositako txartelak bete behar izan dira eta halakoen artean 200 euroko 21 sari zozkatu dira. Gaur arratsaldean egingo da sari banaketa ekitaldia Bidebarrieta kaleko Euskaldun Berria gelan.
Herriko dendetan kontsumitzea ez ezik, establezimendu ezberdinetan erostea promozionatu nahi izan du. Ekimenera atxiki diren herriko bost denda ezberdinetako zigiluak biltzeko erronka bete dute bezeroek eta 21k saria jasoko dute gaur. 50 euroko launa erosketa bono jasoko dituzte 21 sarituek. Guztira, 4.200 euro banatuko dira arratsaldeko ekitaldian. Irabazleek 20:15etan Euskaldun Berria gelara hurbildu beharko dute.
Txandak burutu duen ekimen berri honek Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza izan du eta Txanda elkarteko kide diren 43 dendatan izan da seilua jartzeko aukera.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!