Uda kanpainan kirol begirale izateko onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira
Zerrenda eta deialdi ezberdinak argitaratu dira azken ordu hauetan udalak udan eskaintzen dituen aisialdi ekintzen inguruan.
Batetik, Udako kirol kanpainarako begiraleen onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira. 22 lagunek eman dute izena kirol begirale gisa aritzeko eta guztiak onartu dira, behin behineko zerrendan. Bide batez, eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatu duten ala ez ere argitaratu da. B2 maila eskatu zen eta agiria aurkeztu ez dutenek azterketa egin beharko dute.
Euskara azterketa egin behar izan dute udaleku ireki eta arte udalekuetako begiralegaiek, beti ere, eskatutako maila agiri bidez egiaztatu ez dutenean. Arte udalekuetan begirale izateko aurkeztu eta onartu ziren lagunetatik bik ez zuten hirugarren hizkuntza eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatu baina egin zitzaien azterketa gainditu dute. Hala argitaratu da udaleko web atarian.
Udaleku irekietan begirale izateko izena eman eta B2 maila agiri bidez egiaztatu ez zuten 14 hautagaietatik 7 bakarrik aurkeztu ziren idatzizko probara eta hori gaindituta, ahozkoa, etzi ostiralez egin beharko dute. Ahozko azterketa hori udal euskaltegian izango da, maiatzaren 10ean, ostiralez, esan bezala, goizeko 9:00etan hasita. Deialdi hori ere udaleko web atarian zintzilikatu berri da.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!