Uda kanpainan kirol begirale izateko oinarriak argitaratu dira

Kirol zerbitzuek antolatzen duten uda kanpainan begirale izateko oinarriak zehaztu eta udaleko web atarian argitaratu dituzte, nahiz eta, interesatuek martxoaren 19ra arte ezingo duten izenik eman. Izen-ematea martxoaten 19tik 26 egin beharko da.
Uda kanpainan eskaini diren kirolak oinarri hartuta zerbitzu orokorrak eta espezifikoak berezitu dira aurten ere eta eskalada indoor eta patinajea kirol zerbitzu espezifikoen atalean jaso dira; halakoetan begirale gisa aritzeko arloan formakuntza espezifikoa edo esperientzia izatea eskatzen da. Baina orokorrean, udalak aldi baterako beteko dituen kirol begirale lanpostu hauetara aurkeztu ahal izateko, kirolarekin erlazionatutako formakuntza akademikoa izatea, euskarari dagokionez B2 maila eta sexu delitugileen erregistro zentraleko agiri negatiboa izatea eskatzen da. Prestakuntza osagarria, eskatutakoaren gainetik dagoen euskara maila egiaztatzea eta lan esperientzia baloratu egingo dira. Baina meritu horien egiaztagiriak aurkeztu beharko dira eskaera orriarekin batera.
Udalak, bere aldetik, ekainaren 19tik uztailaren 18ra arteko lan kontratua eskaintzen du. Hilabeteko tarte horretan bete beharreko lanaldia, udalak ezartzen duen zerbitzuaren araberakoa izango da. Halaber, tenis, mini-tenis, patinaje, eskalada, pilota, BTT eta naturaisiako begiraleek lau orduko formakuntza saioa egin beharko dute, ekainaren 19-20bitartean, zerbitzua antolatzeko eta uztailaren 18an, azken balorazioa egiteko. Saio horietan parte hartzea derrigorrezkoa izango da.
Monitore bakoitzaren lan jarduna zehazterakoan, txanda bakoitzean gutxienez bi lanordu jarraian betetzeko irizpidea jarraituko du Udalak eta lanorduak modu orekatuan banatuko ditu, monitore guztiek ordu kopuru berdintsua bete dezaten. Dena den, lanorduen banaketan monitoreren bati lanordu gehiago egokitu behar bazaizkio, puntuazioaren arabera erabakiko da. Aldi berean, zerbitzuan egon daitezkeen bajak betetzeko, lanorduen eta zerbitzuen antolaketa alda dezake Udalak.
Uda kanpaina eskaintza ekainaren 23tik uztailaren 18ra luzatuko da.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!