Oñatiko udala

Uda kanpainako hainbat ekintzetan lekua dago oraindik

2023/05/17
Card image cap
Argitaratu dira kirol begiraletarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta merituen behin behineko puntuazioa

  Udal Kirol zerbitzuek aurreratuta dute Uda kanpainaren prestaketa. Atzo egin zen kirol batzordean partaidetza datuak eman ziren: 800nen bat haur eta gaztetxok eman dute izena, 1267 ekintzatan. Baina hainbat jarduera eta ordutegitan plazak betetzeko daudela jakinarazi dute, bai txanda bakarrean nahiz lehenengo eta bigarren txandarako ekintza ezberdinetan. Informazioa kiroldegian eskuratu daiteke.

  Aldi berean, Uda kanpainan begirale gisa arituko direnen hautaketa prozesuak ere aurrera darrai eta kirol begiraletarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda eta onartu direnen merituen behin behineko puntuazioa argitaratu berri dira udaleko web atarian.

  12 lagun onartu dira Uda kanpainan begirale izateko hautaketa prozesura, baina horiekin nahiko ez balitz, lan poltsa osatu da titulazioa ez duten beste 9 hautagaiekin. 20 hautagai zerbitzu orokorretan aritzeko zerrendan jaso dira eta horietako 7 kirol espezifikoetan ere bai. Eskalada eta patinajea dira kirol espezifiko moduan zehaztu zirenak eta horiek gidatzeko prestakuntza berezia eskatzen zen. Beste hautagai bat patinajea soilik emateko zerrendan agertzen da. Guztien meritoak baloratu dira eta behin behineko zerrendak argitaratu dira, aipatu zerbitzu orokorrak eta espezifikoak bereiztuta. Erreklamazioren bat aurkeztu nahi duenak maiatzaren 19ra arteko epea dauka.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!