Uda kanpainako begiralegaien merituak baloratuta, behin behineko emaitzak argitaratu dira
2024/05/23
Erreklamazioetarako epea astelehenean amaituko da, maiatzaren 27an
Uda kanpainako kirol begirale izateko 22 lagun aurkeztu eta onartu dira. Agiri bidez egiaztatutako merituak baloratu zaizkie guztiei eta behin behineko puntuazioak argitaratu berri dira. Hiru zerrenda berezitu dira: zerbitzu orokorrak moduan izendatu diren kirol modalitateetan aritzeko 22ko zerrenda osatu da, eta horietako 4 eskalada ikastaroetan eta 3 patinaje ikastaroetan aritzeko berezitu dira.
Egiaztatutako merituen puntuazioaren araberako zerrendak udaleko web atarian ikusgai daude. Era berean, erreklamazioak aurkezteko epea maiatzaren 27ra arte luzatuko dela zehazten da oharrean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!