Oñatiko udala

Uda kanpaina eta udalekuetako begirale-gaien euskarazko idatzizko frogaren emaitzak argitaratu dira

2023/05/09
Card image cap
Gainditu dutenek ahozkoa bihar edo ostiral goizean izango dute

  Udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan argitaratu dira maiatzaren 2an egin ziren euskarako idatzizko frogen emaitzak. Uda kanpainan, udaleku irekietan eta arte udalekuetan begirale izan nahi baina eskatutako euskara maila agiri bidez egiaztatu ez zuten 28 hautagai deitu ziren euskarazko azterketak egitera baina denak ez ziren aurkeztu. Gainditu ere  ez dute denek egin. Emaitzak eta gainditu duten 17 lagunen ahozko azterketarako egunak, ordutegiak eta azterketa modalitatea argitaratu dira.

  Arte udalekuetako begiralegai bakarrak egin beharko du ahozkoa. Kasu honetan froga bihar eguerdian izango du eta telematikoki egingo du, deialdi orrian zehazten denez. Deskuidoan une horretan aurkezterik ez badu, behar bezala justifikatu eta jakinarazi beharko du.

  Beste horrenbeste egin beharko dute uda kanpainan eta udaleku irekietan begirale izan nahi eta ahozkoa gainditzeke duten beste 16 hautagaiek. Hauen azterketak ostiralerako finkatu dira, goizeko 9:00etan edo 10:00etan, kasuaren arabera, eta aurrez aurre, udal euskaltegian. Bi epai mahai izango dira, frogak arintze aldera. Norbaitek zehaztutako egun eta orduan joaterik ez baleuka, behar bezala justifikatu beharko du udaleko pertsonal departamentura mezua bidalita: pertsonala@onati.eus. Kasu bakoitza baloratuko da eta ahozkoaren data aldatu ala ez erabakiko da.

  Guztiek ahozkoa gainditu beharko dute begirale izateko prozesuan aurrera egin ahal izateko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!