Txokolateixak irabazi du erakusleiho lehiaketako sari nagusia eta Haurren saria
Eguerdian, eta lokalez lokal joanda, banatu dira XVII. Erakusleiho lehiaketako sariak. Bost sari banatu dira baina lau lokal bisitatu dituzte udal ordezkariek, Txokolateixak bi sari eskuratu dituelako: lehiaketaren lehenengo saria eta Haurren saria. Txokolate tabletez egindako Gabonetako arbola eta inguruko apaingarriek epaimahai tekniko eta 5 eta 12 urte bitarteko haurren gustuak bete dituzte. Bi sariak eskuratuta Txokolateixiak 800 euro eraman ditu. 18 haurrek hartu dute parte eta Txokolateixak 6 bozka, %33a, jaso du.
12 urtetik gorakoek emandako botoez erabakitzen da baita ere Herritarren saria, aurten, iaz bezala, Kimu-Urtxin lora dendak eraman du. 839 herritarrek parte hartu dute bozketan eta lora dendak 204 bozka jaso ditu, botoen %24. Horrela, 500 euroko saria jaso du saltokiak.
Herritarren sariaren eta haurren sariaren bozketan parte hartu duten pertsonen artean Oñatiko saltokietan gastatzeko 100€-ko balio duten bonu bana zozketatu ditu Udalak.
Epaimahai teknikoaren erabakira itzuliz, lehen saria, esan bezala, Txokolateixak eraman du, bigarrena, 300 euro, Barue Interiorismoak eta hirugarrena, 200 euro, Andrea Azkoaga Interioristak. 23 saltokik parte hartu dute aurtengo eskaparate lehiaketan eta guztiak gonbidatuta daude 13:15etan udaletxean egingo den luntxera. Horrela eskertuko die Udalak erakusleihoak apaintzen egin duten lana eta herria girotzeko egiten duten ahalegina.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!