Txirrindulari bat larri zauritu zen atzo arratsaldean San Prudentzioko bidegurutzean autobus batek harrapatuta
Istripua, San Prudentzioko biribilgunean gertatu zen atzo, 17.00ak aldera, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez. Lineako autobusak txirrindularia harrapatu zuen eta ibilgailuaren azpian geratu zen. Anbulantzia bat bertaratu zen eta zauritua artatu zuten, oraindik autobusaren azpian zegoela; izan ere, bertatik ateratzeko lana zaila gertatu baitzen. Azkenean, Zubillagako parkeko suhiltzaileek lortu zuten zauritua ateratzea. Ez zuten askatzeko material berezirik erabili beharrik izan. Zauritutakoa, anbulantzia medikalizatu batetan Gasteizko Santiago ospitalera eraman zuten larri.
Txirrindularia, 35 urteko oñatiarra da, Mikel Guisado da Goienak argitaratu duenez. Bular aldean kolpe gogorra zuen baina zaurien inguruko informazio zehatzik ez daukagu.
Istripua, atzo 17.00ak aldera gertatu zen eta ondorioz, auto ilara luzeak sortu ziren San Prudentzioko biribilgune inguruan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!