Oñatiko udala

Txiki Txoko haurreskolak gela berria izango du irailetik aurrera

2023/07/07
Card image cap
5 geletan 55 haurrentzako lekua egongo da

  Txiki Txoko haurreskolan nabarmen gora egin du matrikulazioak, azkenaldian. Interesa agertu duten zenbait familiaren seme-alabak kanpoan geratzeko arriskua ikusirik, plazak gehitzeko aukera aztertu da eta gela berri bat eratuz posible dela ondorioztatu da. Hala, 5. gela bat egokitzeko aukeraren inguruko iritzia eskatu zion Udalak Haurrekolak Partzuegoari eta honek baiezkoa eman du. Uztaila amaieran, haurrek oporrak hartu orduko hasiko dira gela berria egokitzeko lanak.

  Duen metro kopuruagatik, eraikinaren alde zaharrean egokituko da bosgarren gela. Sarrerako erabilera anitzeko espazioan itxitura egingo da, gela berria eratuz, baina erabilera ezberdinetarako lekua gordez. Andrea Azkoagak idatzitako proiektuaren arabera egingo dira lanak, 36.271 euroko aurrekontuarekin. Egokitze lanak Udalak ordainduko ditu eta Partzuergoaren kontura izango da gela berrirako beharko diren baliabide pedagogikoen eta hezitzaileen kontratazioaren kostua.

  Txiki Txoko haurreskolak 0-1 eta 1-2 urte arteko haurrentzako bina gela ditu egun, 42 plaza guztira, eta udako oporretan egingo den bosgarren gelak beste 13 haur hartzeko aukera emango du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!