Txantxiki guraso taldeak “Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: erlazioak eraikitzeko zigorra, xantaiak eta mehatxuak ekiditen” izeneko ikastaroa antolatu du
![Card image cap](https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/berbia/albisteak/txantxiki-guraso-taldeak-201ckomunikazio-ez-bortitza201d-izeneko-ikastaroa-antolatu-du/@@images/c2b9d9a7-375e-4b1b-bc2a-2e9af0c80543.png)
Komunikazio ez bortitzaz berba egiten dugunean, gure hitz egiteko moduari erreparatzeaz eta adierazi nahi duguna modu egokian, xantaia edo mehatxurik erabili gabe azaltzeaz ari gara. Horrek, noski, dugun jokaera aurrez hausnartzea eskatzen du eta eguneroko egoera eta ez ustekoei aurre egin ahal izateko trabatzea. Guzti horretaz arituko da Nerea Mendizabal Txantxiki elkarteak antolatu duen ikastaroan.
Ikastaroak, 9 orduko iraupena izango du hiru egunetan banatuta, irailaren 16, 17 eta 22an emango baita arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara.
Taldea mugatua da eta gehienez 20 lagunek parte hartu ahal izango dute. Horretarako aurrez izena eman behar da, mezua, txantxiki@gmail.com helbidera bidaliz. Izena emateko azken eguna, etzi, irailaren 9a izango da.
Txantxiki elkarteko bazkideentzat ikastaroa doan izango da eta gainontzekoek, 25 euro ordaindu beharko dituzte.
Iturria: Oñati Irratia
![](/++theme++oinati-theme/img/i_harpidetu.png)
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!