Txandak 1.500 euroko erosketa txartela zozkatuko du
Txanda dendarien elkarteak 1.500 euroko erosketa txartela zozkatuko du udan erosketak Oñatiko komertzioetan egiten dituzten bezeroen artean. Gaur hasi eta abuztuaren 31ra arte egindako erosketak sartuko dira zozketan. Erosketa tiket edo txartelaren atzealdean bezeroaren izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa idatziko dira eta dendetan propio jarritako kutxatan utzi. Irailaren 3an berriz, txartel guztiek artean zozketa egingo da. Sari bakarra izango da, 1500 eurokoa, eta irabazleak, dirua, udako promozio berezi honetan parte hartzen duten dendetan gastatu ahal izango du.
Gaur abiatu den promozio ekimen berri hau Txanda Elkarteak, Oñatiko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak antolatu dute elkarrekin.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!