TXANDA elkarteak promozio kanpaina berria jarri du martxan
Bezeroen fideltasuna saritze aldera eta bide batez, Txanda txartelaren erabilera sustatze aldera, dendarien elkarteak promozio berria egingo du ekainean zehar. Erosketak Txanda txartelaz ordaintzen duten bezeroek zuzeneko deskontua jaso dezakete, 5 €ko deskontua, baldin eta txartela datafonotik pasatzerakoan saritua baldin bada. Halako 150 bapateko sari banatuko dira, 750 € guztira. Eta ordaintzera doan erosketan zuzenean aplikatuko dira.
Herriko banketxe baten babespean, orain urte batzuk sortu zuen dendarien elkarteak Txanda txartela. Elkarteko kide diren establezimenduetan erabilgarri den kreditu txartela da. Doakoa da eta eskuratzeko, Txandako dendetan dauden izen-emate orriak betetzea nahikoa da. Txandak, tarteka, elkarteko txartelaren erabilpena saritzen du, orain, ekainean martxan jarri duen promozioaren antzekoak eginez. Gaur hasi eta hile amaierara arte luzatuko den promozio honetan, esan bezala, 5 €ko bapateko deskontu sariak irabazi daitezke.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!