TXANDA dendarien elkarteak irudi berritua aurkeztu du
Musikaz lagunduta aurkeztu zuen TXANDA dendarien elkarteak logo edo irudi berritua. Mundua, herria eta gizartea aldatzen ari diren bezala, herriko dendarien elkarteak ere egokitu eta aldatzeko gogoa bere egin du orain 27 urte sortu zuen logoa moldatuz. Minimalistagoa bihurtu du, garrantzitsua eta bereizgarri den hori azpimarratuz. Lauki batean sartutako txantxiku baten oina irudikatzen du TXANDAren logo berrituak.
Irudi berrituaren aurkezpen ekitaldian TXANDAk jatorritik dituen balioak berretsi zituzten elkarteko kideek. 12 balio aipatu zituzten: konpromisoa, bokazioa, pasioa, kalitatea, sormena, gertutasuna, elkarlana, ugaritasuna, familia, jasangarritasuna, egokitzapena eta erantzukizuna.
Gogoetarako gonbidapena eginez amaitu zuen TXANDA elkarteak logo berrituaren aurkezpen ekitaldia; herria ezerezean gelditu ez dadin hartzen ditugun erabakien gainean gogoeta egin dezagun eskatu zuten.
TXANDA, Txantxiku Dendarixen Alkartia, 1997an sortu zen eta egun herriko 50 komertzio, zerbitzu eta ostalari biltzen ditu.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!