Txaketuaneko bidegurutzeko piboteak 16:00tan berriro jasoko dira, matrikula irakurgailuaren arazoa konponduta
Uztailaren 1ean aktibatu zen Txaketuaneko bidegurutzea ixten duen oztopo zutoin hidraulikoen sistema. Lehen asteburu horretan ez zen arazorik gertatu, bai ordea hurrengoan. Sistemak ez zituen baimendutako ibilgailuen matrikulak egoki irakurtzen eta ondorioz hauek hurbiltzean ez zituen piboteak jaisten.
Instalazioa egin zuen enpresari abisua emanda, astean egon dira matxura konpontzen. Gaur berriro aktibatuko da. Unibertsitate etorbidean, parrokia parean, eta Bakardadeko ama kale barrenean kokatu diren oztopo-zutoin hidraulikoak 16:00tan jasoko dira eta hala mantenduko dira bihar goizeko 7:00ak arte eta atzera, bihar 12:00tatik astelehena goizeko 7:00ak arte.
Piboteen sistema berria Txaketuaneko bidegurutzea ixteko behin betiko konponbidea izatea espero dute udal arduradunek, baina doiketa edo ajusteak behar dituela ikusi da, pasa den asteburuan matrikula irakurgailuak arazoak eman eta gero.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!