Turismoak gora 2011n
17481 pertsona pasatu dira turismo bulegotik, pasa den urtean baino %10 gehiago.
Hauen banaketa jatorriaren arabera:
Oñati: 1637
EAE: 4906
Estatua: 9345
Atzerria: 1593
Euskaldunen artean bizkaitarrak izan dira nagusi %50 bateaz, gipuzkoarrek jarraituta %38-az eta arabarrak azkenak %12-az.
Estatu mailan kataluniarrak izan dira nagusi urtero bezala, Madril eta Balentziak jarraituta. 4. postuan Andaluzia aurkituko litzateke, hazkunde oso nabarmena izan duena.
Atzerri mailakoei so eginez gero, ordena honakoa izango litzateke: Frantzia, Italia eta Latinoamerika.
Jakina da bisita gidatuak eskaintzen ditugula, 2011n 9305 pertsonak parte hartu dute turismo bulegoak eskaintzen duen zerbitzu honetan, beste modu batera esanda, %2 hazi da.
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!