Oñatiko udala

Trebetasun sozialak seme alabekin lantzen ikasteko tailerra antolatu da lehen hezkuntzako ikasleen gurasoentzat

2016/02/16
Card image cap
Martxoan egingo den ikastaroan izena emateko epea zabalik dago

Trebetasun sozialak nola landu gure seme alabekin: komunikazio asertiboa, errespetua eta baloreak da tailerraren izenburua. Helburua berriz, gurasoei baliabide berriak eskaintzea seme-alaben potentziala eta trebetasun sozialak pizteko. Aldi berean, guraso izateak dakartzan zailtasun eta erronkei hobe aurre egiteko baliabideak eskaintzea.

  Ados Gabineteak dinamizatuko duen tailerra hiru egunetan emango da, martxoko lehen hiru asteartetan, martxoaren 1, 8 eta 15ean. 18.15tan hasiko da egun bakoitzeko jarduna eta bi orduz, komunikazio asertiboa, errespetua, baloreak eta antzeko gaiak landuko dira.

  Lehen hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzendutako sei orduko tailer honetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Horretarako Ainhoa Moiuarekin jarri behar da harremanetan, 943.037700 telefono zenbakira deituz edo mezua, honako posta elektroniko honetara bidaliz: ainhoa@onati.eus Tailerra martxoko lehen hamabostaldian egingo bada ere, izen ematea, otsailaren 24an itxiko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!