Tramitezko bilera izango du gaur udal gobernu taldeak
2024/07/04
Gazteen emantzipaziorako lau dirulaguntza eskaera jaso dira gai zerrendan
Azken orduko beste gairik aurkezten ez bada, berehalakoan amaituko da gobernu taldearen aste honetako bilera. Etxebizitza alokairuan duten gazteei hileroko gastu hori arintzeko dirulaguntzak ematen ditu Udalak. Baina eskaerak egin behar dira eta kasu bakoitzean zehaztutako baldintzak betetzen direla egiaztatu behar da, dirulaguntza eman ala ez erabaki aurretik. Halako lau eskaera jaso dira arratsaldeko bilerarako lan zerrendan eta horien ebazpena egin beharko du gobernu taldeak.
Aparteko beste gairik aurkezten ez bada beraz, tramite hutsezko bilera izango da uztaileko lehen gobernu batzarra.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!