Oñatiko udala

Trafiko margoketa lanak astean amaitzea espero da

2025/02/06
Card image cap
Herriko hainbat kaletan oinezkoen pasabideak, elbarrientzako aparkalekuak eta bestelako trafiko seinaleak margotzen ari dira azken asteetan

  Denboraren poderioz ezabatzen joan diren seinaleak edo, konpontze lan ezberdinak eginda, berrasfaltatze lanetan ezabatu zirenen ordez, seinale berriak margotzen ari dira azken asteotan erdiguneko hainbat kaletan. Errekalde, Moiua, kale Zaharra, San Lorentzo, Santa Marina, Kurtzebide, Lizaur, Kanpantxo, Olakua eta Motxon kaleetan oinezkoen pasabideak, desgaitasuna duten pertsonen aparkamenduak, erreien banalerroak, geziak eta bestelako trafiko seinaleak margotzen ari dira, aurrez, lehendik zeuden elementuen hondarrak fresatuta. Zarauzko Paskin seinalizazioak enpresako langileak ari dira lan horretan eta astean bertan amaitzea aurreikusten da.

  Kale eta errepideen margoketa lanak korapilatu egin daitezke neguan, euri zaparrada handiekin eten egin behar direlako. Halakoren bat edo beste gertatu da oraingoan ere baina lanak bihar amaitzea espero du Udaltzainburuak. Azken asteetan gurean egiten ari diren margoketa lan hauen aurrekontua 5.530 euro da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!