Oñatiko udala

Tourraren harira, etxeko balkoietan ikurrinak jartzera animatzen ditu herritarrak Oñatiko EAJk

2023/06/23
Card image cap

  Frantziako Tourra nazioarteko kirol ekitaldi handienetako bat, gure kale eta errepideetatik pasatzen ikusteko aukera izango dugula gogoratu dute jeltzaleek. Horren harira, Oñatiko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak etxeko leiho eta balkoietan ikurrinak jartzera animatzen ditu herritarrak. Tourra Oñatitik pasako den uztailaren 2an ez ezik, aurreko aste osoan zehar ikurrinak jarrita izateko deia egin duten jeltzaleek prentsa ohar bidez.

  Gure herriaz eta aberriaz harro gauden lurraldea izanik, eta Tourra nazioarteko kirol ekitaldia dela kontuan hartuta, aukera ezin hobea da euskaldun izatearen harrotasuna mundura zabaltzeko, jeltzaleen hitzetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!