Oñatiko udala

Torreauzoko bidegurutzean oinezkoen irisgarritasuna hobetu eta autobus geltokirako bidea egokitzeko lanak esleipenera atera ditu Udalak

2023/02/15
Card image cap
Lanak Goribarko biribilgune berriaren osagarri dira

  Otadui zuhaiztitik Torreauzora eta Kanpiazelaitik Torreauzora oinezkoen irisgarritasuna bermatu nahi du Udalak, inguruan egokituko den autobus geltokirako bidea egitearekin batera. Foru Aldundiak egingo duen Goribarko biribilgunearen osagarri diren lan hauetan errotonda Kanpiazelai industrialdearekin eta Otadui zuhaiztiarekin lotuko da, oinezkoentzako bidea eginez, eta Diputazioak eratuko dituen bi autobus geltokietarako bidea ere prestatuko da. Lanak 8 asteko epean egitea aurreikusten da eta bi fasetan egingo dira, trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko; biribilgunea Kanpiazelai industrialdearekin lotzeko espaloia,  batetik, eta birigilgunea Otadui zuhaiztiarekin lotzekoa, bestetik. Lotura hau Urbieta baserri aurrealdetik egingo da.

  Oinezkoen irisgarritasuna hobetu eta autobus geltokietarako bideak egokitzeko lanek 87.166 euroko lizitazio aurrekontua dute. Baina litekeena da merkeago egitea, lanak esleitzerakoan eskaintza ekonomikoa lehenetsiko baita. Obraren berme epea luzatzea proposatzen den urte bakoitzeko puntu bat emango da, 5 puntuko mugarekin, eta eskaintza ekonomikoak, berriz, 75 puntu eskuratzeko aukera emango du.

  Torreauzoko bidegurutzean oinezkoen irisgarritasuna hobetu eta autobus geltokia egokitzeko lanen esleipenera proposamenak aurkezteko epea martxoaren 6an amaituko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!