Oñatiko udala

Torrealde eta Pullangua azpiko auzo-bideak zabaldu dira, bide segurtasuna hobetzeko

2023/12/11
Card image cap
Udal brigadak egin ditu lanak

  Larraña auzoko Torrealde eta Pullangua azpiko auzo-bideak zabaltzeko lanak egin ditu udal brigadak, bide segurtasuna hobetzeko helburuz.

  Bide ertzetako zangetan urak hartzeko azpiegitura jarri dute eta, ondoren, hormigoiz estali. Urak bidea hartu eta putzuak sortzea saihestu nahi izan da. Modu horretan, oinezko eta ibilgailuek erabiltzen dituzten auzo-bide hauetako bide segurtasuna hobetu da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!