Oñatiko udala

Titulatuentzat lehen beka ematea onartu du Udalak

2015/05/07
Card image cap
Bidebarri enpresan zerbitzu berri bat garatzeko proiektua landuko da 3-6 hilabeteko epean

  Hori da udalak onartu zuen programa berri honen helburu bikoitza,  batetik titulatu berriei praktikak egiten lan esperientzia hartzeko aukera ematea eta bestetik, herriko enpresei, proiektu konkretuak garatzeko aukera ematea.
Tutulatu berrien lan poltsa osatzen doa eta aldi berean, Udala eta Saiolaneko teknikariak herriko enpresekin harremanetan daude proiektu aukerak zehazteko asmoz. Dagoeneko hamar bat enpresek, programan parte hartzeko interesa agertu dute. Hala, lehenengo fasean, proiektuak identifikatu eta definitzen ari dira, data egokienak aukeratzen eta proiektu bakoitzerako titulatuaren perfil aproposena markatzen.

  Bidebarri enpresarekin lehen fase hori osatuta, apirilaren 22an bildu ziren Udala eta Saiolaneko teknikariak, eta egin asmo den lanerako lan poltsan zeuden titulatuetatik egokiena Amaia Corrales zela erabaki zuten. Orain, Bidebarri eta titulatuaren arteko hitzarmena sinatuko da eta praktika-proiektua martxan jarriko da. Udalak, Bidebarri enpresari, hileko 600 € ordainduko dio, proiektuaren garapenak irauten duen denboraren arabera eta gehienez, sei hilabetez. Diru laguntza hori, proiektua bukatu ondoren ordainduko du Udalak.

  Herriko beste enpresa batek ere asmoa nahikoa aurreratuta dauka baina lana garatzeko egokia den titulaturik ez da aurkitu orain arte osatu den poltsan. Horregatik gogoratu nahi da titulatuen lan poltsan parte hartzeko aukera zabalik dagoela. Lan poltsa honetan azken ikasketak amaiturik bi urte baino gutxiago dituztenek parte hartu dezakete. Eskaini berriz, 3-6 hilabete artean luzatu daitekeen proiektu batean parte hartzeko aukera eskaintzen zaie, egunean 6 orduko jarduna beteaz eta 600 € hilabeteko beka jasoaz.

  Programa honetan izena emateko epea azaroaren 30a arte irekita dago eta interesa duenak, izena, udal bulegoetan eman behar du.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!