The Pus Brothers-en “Altxorraren bila” lanak sari nagusia eta interpretazio onenarena jaso ditu laburmetraien rallyan
Sari pilaketa izan da XIV. ORLren ezaugarria, epaimahaiaren lehen eta hirugarren sariak eskuratu dituzten lanek beste bana irabazi dutelako. The Pus brothers edo Garcia Burcio anaiek osatutako Altxorraren bila lanak epaimahaiaren lehen saria eta interpretazio onenarena irabazi ditu, OLR saria edo altxorra irabazteko sekretuaren bila aritu ondoren. Proposamen ezberdin eta berritzailea aurkeztea, baliabide teknikoen erabilpen egokia egitea eta erakutsi beharreko tokiak modu originalean erakustea goraipatu du epaimahaiak.
Hangover taldearen Bazatotzak, bazatotzak lanak ere bi sari eskuratu zituen: Ikusleen saria eta epaimahaiaren hirugarrena. Oñati, zarata gogaikarriez libratu zituen sheriff-aren istorioa kontatu dute. Epaimahaiaren bigarren saria berriz, Kalabaza Productions taldearen Westbillaga filmak eskuratu du, TAO zaintzaileekin izandako tira-birak azalduta. Bainuontzietako tapoia izan da derrigorrean agertu beharreko objektua eta Mendeku lanean egin duen erabilpen ona txalotuz, Antolakuntzaren saria eskuratu du Piktxurs taldeak.
15 taldek parte hartu dute XIV. Oñatiko laburmetraien lehiaketan eta western generoa landu behar izan dute. Lan guztiak OLR-ren youtube kanalean ikusgai daude.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!