Tellatxabola izeneko artzain txaboletan konponketak egiteko dirulaguntza emango du Udalak
2024/07/12
Abeltzaintza estentsiboari lagundu eta artzain txabolak hustea saihestea da dirulaguntz hauen helburua
Herri Onurako Mendietako artzain txaboletan egindako lanak diruz laguntzeko Udalak zabaldutako deialdira eskaera bakarra aurkeztu zen, Miren Itziar Ugarte Ugarterena. Hilabete batzuk lehenago Tellatxabola I eta II artzain txabolak erabiltzeko kontzesioa lortu zuen.
Txabolako tximinia konpondu, sarrerako atea jarri, barruko hormak raseatu eta zoladura hormigoitu eta putzu septikoa jartzeko udalaren dirulaguntza eskatu eta lortu zuen. Aurkeztutako aurrekontuaren ia erdia, %49a estaliko du Udalak. Egindako inbertsioei dagozkien faktura eta ordainagiriak aurkeztu beharko dira, abenduaren 31 aurretik egin beharko den diru zuriketan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!