Oñatiko udala

Tellaetxabola eta Pastorola artzaintza txabolen erabilerarako emakida-prozesua abiatu du Udalak

2023/10/30
Card image cap
Pastorola txabolak
Administrazio emakida bost urtetarako egingo da

  Aloñan, onura publikoko mendian dauden bi txabola loteren erabilera kontzesioa egin asmo du Udalak: Tellaetxabola I eta II eta Pastorola izeneko biena. Prozeduran parte hartu ahal izateko gutxienez 60 ardi izan beharko dira eta artaldeak onura publikoko mendiko larreetan bazkatu beharko du, nahitaez. Artzaintza jarduera garatzeko administrazio baimenak izan beharko dira, animalien osasun-identifikazioari buruzko araudia eta abeltzaintza jarduerari dagokion araudia bete beharko da. Txabolaren erabilera emakidak irauten duen bitartean bete beharko dira aipatu baldintzak.

  Administrazio emakida bost urtetarako izango da, beste horrenbeste luzatzeko aukerarekin. Emakidaren truke udal ordenantza fiskaletan zehazten den kanona ordaindu beharko da, 2023an, 18,56 euro txabolako. Horrezaz gain, 300 euroko fidantza jarri beharko da.

  Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago, azaroaren 27ra arte. Epe barruan jasotzen diren eskaerak hiru irizpide nagusien arabera baloratuko dira: nagusiki nekazaria izatea, ardi kopurua eta kalitatearekin lotutakoak, hau da, ustiapena kalitate-bereizgarrietara, jatorri-deituretara edo ekoizpen ekologikoaren ziurtagirietara bideratuta dagoen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!