Telefonicaren poste bat erretiratu zen Murgiako auzo-bidetik, larunbat ilunkaran
2024/10/14
Arretxe baserri inguruan jausi zen eta suhiltzaileek erretiratu zuten
Gertatutakoaren berri Arretxe baserrikoek jakinarazi zieten udaltzainei, telefonoz deituta. Telefonicako arduradunekin harremanetan jartzen saiatu ziren baina lortu ezinda, 112 emergentzietarako zerbitzuaren bitartez bideratu zen arazoa.
Telefonicaren lineari eusten zion zutoinetako bat jausi zen, Murgia eta Olabarrieta elkar lotzen dituen auzo-bidearen aldera, trafikorako arriskutsu geratuz. Suhiltzaileak bertaratu ziren eta zutoia bidetik kendu zuten. Jausitako posteak telefonia zerbitzuan ondoriorik eragin zituen ez dakigu, haria ez baitzen guztiz ete, baina errepidean arriskutsu zegoen eta bertatik erretiratu zen, larunbat ilunkaran.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!