Oñatiko udala

Talde berriak osatu dira pintura eta zeramika ikastaroetan

2023/11/08
Card image cap
Inoizko talde kopuru handiena hasi da arte eta eskulan kurtsoetan

  Udaleko Kultura departamentuak antolatzen dituen ikastaroek harrera oso ona izan dute aurten, 14 talde osatu ziren. Baina itxaron zerrenda luzeak ere sortu ziren eta hauei erantzuna emateko talde berriak eratu dira. Ikastaroen eskaintza zabaldu du Kultura departamentuak eta helduentzako zeramika ikastaroa asteartetan emango du talde batek, 15:00etatik 17:00etara, eta haurrentzako pintura ikastaroa asteazkenetan ere izango da, 18:30etatik 20:00etara. Ikastaro hauetan plaza batzuk libre daude eta ondorioz, izena eman liteke oraindik, Kultur Etxera hurbilduta.

  Pasa den ostegunean, azaroaren 2an hasi ziren ikastaroak ematen, bakoitzak aukeratutako egun eta ordutan eta azkenak, gaur hasiko diren haurrei zuzendutako eskulan ikastaroko bi taldeak eta sortu berri den haurrentzako pintura taldea izango dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!