Oñatiko udala

Tabernako arduradun/kontserjea behar dute Pake Leku elkartean

2024/06/11
Card image cap
Interesatuek izena eta curriculuma tabernako buzoian utzi behar dute

  Pake Lekuko taberna arduradun berria abuztu-irailean lanean hastea nahi du jubilatu eta pentsionisten elkarteko zuzendaritza batzordeak. Hasieran, urtebeteko kontratua eskaintzen dute baina urtez-urte berritzeko aukerarekin.

  Pake Lekuko taberna ustiatzeko interesa duen orok izena eta curriculuma tabernako buzoian utzi behar du, ekainaren 25a bitartean. Zuzendaritza taldekoak hautagai bakoitzarekin harremanetan jarriko dira, ondoren.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!