Stadler itxi egingo da, 58 langile kalean utziz
![Card image cap](https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/berbia/albisteak/stadler-itxi-egingo-da-58-langile-kalean-utziz/@@images/0648369a-1de3-436f-9683-5912b5e08f6f.jpeg)
Stadler hartzekodunen konkurtsoan dago iazko uztailetik eta inbertitzailerik ez dagoela argudiatuta Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) tramitatzeari ekingo dio. Pasa den aste bukaeran-aste honen hasieran ekin behar zioten EEEa tramiatzeari. Bitartean, egoeraren berri kaleratu du ELA sindikatuak, eta puntu honetara iritsi izana, enpresaren kudeaketa txarrari egotzi dio ondorioak langileek pairatuko dituztela salatzearekin batera.
Zazpi-zortzi hilabete eman ditu Stadlerrek hartzekodunen konkurtsoan eta tarte horretan ez ei da agertu enpresa salbatuko lukeen inbertitzailerik. Salmenten jaitsiera eta ondorioz gastuen partidei aurre egin ezina argudiatzen du enpresak Enplegu Erregulazio Espedientea tramitatzeko. Behin likidazio fasean sartuta, plantilan dauden 58 langileen kaleratzea planteatzen da. Hau guztia enpresaren kudeaketa kaxkarren ondorioa da dio ELAk kaleratu duen prentsa oharrak eta azalpenak garbi adierazi ez izana leporatzen dio sindikatuak enpresari.
Stadler 1969an sortu zen eta automozio sektorerako sintetizatutako pieza metalikoak manufakturatzen ditu egun. Azken urte hauetan hainbat gatazka izan dira enpresan, orain hurrengoa, 2021ean, 12 langile kaleratu eta gainontzekoen soldata %30 murrizteko enpresak EEEa jarri nahi izan zuenean. Orduko hartan, langileen mobilizazioek asmoak atzera botatzea lortu zuten; oraingoan, ez da halakorik iragarri, oraindik.
Bost ordezkarik osatzen dute Stadler-eko enpresa komitea egun: ELA eta ESK sindikatuetako bina ordezkarik eta independiente batek.
Iturria: Oñati Irratia
![](/++theme++oinati-theme/img/i_harpidetu.png)
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!