Sozioekonomia arloko gaiak nagusi gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
Sozioekonomia arloko gai ugari aztertuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean; enpresa berriak sustatzeko, langabetuak kontratatzeko, gizarteratze eta laneratze prozesuetatik datozen pertsonak kontratatzeko udalak urtero eman ohi dituen dirulaguntzen 2023ko deialdiak egitea proposatuko da, besteak beste.
Herriko merkatariei dagozkien bi gai ere aztertuko dira gaurko batzarrean: dendariei zuzendutako prestakuntza jarduerak eskaintzeko Udala eta Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren arteko hitzarmena sinatzea, batetik, eta diruz lagundutako erosketa bonoen 2023ko kanpaina, bestetik.
Oñatiko aztarnategi arkeologiko eta paleontologikoak ikertzeko eta hauen zabalkundea egiteko lankidetza hitzarmena abiatu zen 2019an Oñatiko Udala eta Euskal Herriko unibertsitateko aurre-historiako taldearen artean. Hitzarmena berritu eta beste urte batez luzatzea aztertuko da gaurko batzarrean. Era berean, San Lorentzo auzoko 11. area delakoan irisgarritasun lanetarako proiektua idaztearen kontratua esleitzea proposatuko da.
14 gai jaso dira aste honetako Tokiko Gobernu Batzarrerako lan zerrendan.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!