Oñatiko udala

"SOS Rafah STOP genocidio" lemapean elkarretaratzea egingo da bihar udaletxe aurrealdean

2024/05/16
Card image cap
LANGILEOK PALESTINAREKIN ekimenarekin bat egin du udaleko langileen komiteak

  ELA, LAB, CCOO, UGT Euskadi, ESK, CGT/LKN, STEILAS, Solidari, EHNE Nafarroa, ETXALDE eta Hiru sindikatuek deituta Palestinaren aldeko elkarretaratzeak egingo dira bihar lantokietan eta zenbait hiri eta herritako plazetan. Deialdiaren sinatzaileek lau puntuko aldarrikapen idatzia adostu dute: 

- Gazak bizi duen genozidioari amaiera emango dion su eten iraunkor bat.

- Alde guztien arteko negoziazioaren eta elkarrizketaren bidez eta nazioarteko komunitatearen babespean eman beharreko konponbide integrala; Palestinaren kolonizazioaren eta okupazioaren amaierari, preso politiko eta errefuxiatu palestinarren itzulerari nahiz Palestinak nazioarteko komunitateak onartutako estatu bat izateko duen eskubidea bermatuko duena.

- Israeli armak saltzeari uztea eta enpresa, erakunde lokal, estatal nahiz europarrek, edota unibertsitate nahiz eragile sozialek, Palestinak bizi duen genozidioa salatzen ez duten entitate edo erakunderekin aktibitate komertziala, ekonomikoa edota beste edozein eremutakoa etetea.

- EAE eta Nafarroako erakundeek, nahiz Estatu Espainiarrak Nazioarteko Zigor Gortean Esku-harte Adierazpenak aurkeztea, Israelen aurka abian den demandari babesa eskainiz.

  SOS Rafah STOP genocidio, Langileok Palestinarekin lemapean mobilizazioak egingo dira bihar lantokietan eta hiriburuetan. Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean bezala, Oñatiko plazan ere Palestinaren aldeko elkarretaratzea egingo da, udaleko langileen komitea bertan dela. Herritarrak parte hartzera gonbidatzen dira.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!