Oñatiko udala

Sorbeltz Autokarabanen Elkarteak X. urteurrena Oñatin ospatuko du asteburuan

2016/11/22
Card image cap
50 autokarabana eta 100 bat bisitari elkartzea aurre ikusten da

  Horretarako, San Martingo autokarabanen gunea ez ezik, Garagaltzan,  ULMAko aparkalekuan akanpatzeko baimen berezia eman du Udalak. Ostiralean hasiko dira lehen autokarabanak Oñatira iristen eta Sorbeltz elkartearen X. urteurreneko ospakizun nagusiak larunbat eta igandean izango dira.

  Larunbat goizean, autokarabana erabiltzaileak azokara hurbilduko dira herriko baserritar eta ekoizleen produktuak ikustera. Kalejiran eta txaranga baten laguntzaz hurbilduko dira plazaraino. 14:00tan, azokagunean bertan luntx-bazkaria egingo dute eta ilunkara aldera dantzaldia izango da Beti jai taldeak girotuta. Dantzaldira, herritarrak gonbidatzen ditu Sorbeltz taldeak. Igandea berriz, Oñati ezagutzeko eguna izango dute. Hala, Arrikrutz koba bisitatu edo herrigunean, San Migel Errota eta erdigune historikoan barrena bisita gidatua egin ahal izango dute turismo bulegoak antolatuta. Amaitu berriz, Txokolateixian amaitzea aurre ikusten da.

  Arrikrutzera hurbiltzen diren bazkideei, sarrera-txartelak % 20 merkeago eskainiko zaizkie. Eta  Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziak bestalde, hainbat promozio produktu eskuratuko dizkie larunbateko bazkariaren ondoren zozketatzeko. Bide batez, beren produktuen zabalpenerako opariren bat eman nahi duten herriko dendari eta merkatariei, halakoak, turismo bulegora eramatea eskatzen zaie. Oñatitik, Sorbeltz autokarabana elkartearen 10. urteurrena, herriko baliabide turistikoak eta produktuak ezagutzera emateko aukera moduan ikusten baita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!