Oñatiko udala

Sendo eusten dio enpleguak udaberrian eta nabarmen gutxitu da langabe kopurua Oñatin, bigarren hilabetez jarraian

2024/06/05
Card image cap
303 langabe daude herrian, apirilean baino 22 gutxiago, martxoan baino 49 gutxiago

  Langabezia tasa ondorioz, % 6ko langaren azpitik mantentzen da eta orain 5 urte justu, 2019ko maiatzean zegoen maila berean, pandemiak ekarri zituen zailtasun eta zalantza guztiak behin betikoz uxatuta. Urte hasierako gora beherak gaindituta, udaberria kontratazio eta enplegua sendotzeko garaia izaten da gurean, eta aurten ere ala gertatzen ari da, nabarmen.

  Azken hilabeteko datuei zehazki erreparatuta, orokorrean adin eta sexu talde guztietan gutxitu da langabe kopurua gurean, baina bereziki azpimarratzekoa da emakumezkoen artean eta 25 eta 44 urte artekoen artean izan den murrizketa. Une honetan, esan bezala, Oñatiko 303 lagun daude enplegu bulegoan izena emanda eta langabezia tasa %5,58 da. Orain urtebete baino 24 langabe gutxiago eta puntu erdi bajuagoa den tasa.

  Debagoienera orokorrean begiratuta ere, maiatza hilabete ona izan da enplegurako eta 32 langabe gutxiago erregistratu dira, baina Antzuolan, Arrasaten eta Elgetan, apirilean baino langabe gehiago zenbatu dira. Hego Euskal Herrian, 3.593 langabe gutxiago zenbatu dira eta inoizko afiliatu gehien dago gizarte Segurantzan erregistratuta. Lan kontratutik hiru zerbitzuen sektorekoak eta aldi baterakoak direla erakusten dute datuek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!