Oñatiko udala

Santa Kruz errekak gainezka eginda, ur pilaketa handia sortu da Kasablankan, goizean

2024/02/27
Card image cap
Eguraldiak atertzera egingo du baina errekak eta bide bazterrak hurbiletik zaintzen ari dira

  100 l/m2 inguru pilatu da gurean atzotik eta horrek bereziki, erreken mailan eragin du. Zorionez, ala ere, ez da aparteko arazorik sortu, orain arte. Eguraldiak atertzera egingo duela iragarri dute, gainera, eta ondorioz, egoerak hobera egitea espero da.

  Deba erreka maila horira iritsi da Elorregin, goizeko 9:00etan, SOS Deiak jakinarazi duenez. Herrigunean, berriz, arazoa Goribar auzoan eta Otadui zuhaiztian izan da, Santa Kruz errekak gainezka egin duelako, goizeko lehen orduan. Nonbait ubidea oztopatzen zuen zerbait zegoen errekaz goialdean eta erreka aldamenean dagoen bidetik behera etorri da ura Kasablankaruntz, ur pilaketa handia sortuz. Ubideko oztopoak kendu dira eta Otadui zuhaiztiko ur pilaketa bideratuz joan da, poliki-poliki.

  Euria erruz botatzen duenean lur jausiak ere sortu ohi dira. Halakoak zaintzen ari dira udaltzainak. Oraingoz ez da larritzeko arazorik jakinarazi.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!